XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta ¿zergatik basarritar guztiak ez dira, bada, Ameriketara juaten?.

-¡Ai, amattxo maitea, ez dakizu ze bildurgarriya dan diyozuna! Oraindaño ta beti jakintasuna gauz guztiyetako bear izan da, ta zerbait ondo ta errex egiteko geyago: indarrez ezin dana, buruz egin bear da: ta basarritarrak zintzo, bikain da langilleak izan arren, ez dira naikoa dakitenak, ez ango izkera ta ez diru egikera; beti lanean, izardika, ttxingurri baten eran egunero zerbait gordeaz, gaizki jana, lo guttxi eta emen aiña ta bezelako jantzirik gabe, biziera ttxarra daramaki: ta zerbait, asto batek bezela gau ta egun lan eginda, irabazten badu, ¿zertarako arren diruak gibela aunditu, urdailla mindu edo biyotza aulduta osasuna galtzen badu?¿ez dakizu ara dijuazenetatik geyenak gaitzen batekin datozela?¿ortarako gurasoak biyotz ta laguntzik gabe utzi, berak alperrik galdu, eta azkenean gurasoen tartean lenbaño errukigarrigo edo ayek gabe bakar bakarrik kuxkur bizitzeko juan dira?.

- Bañan zuek bezela aberastuta datozenak, an ondo egon litezkenak eta egoki ezkonduta daudenak ere izango dira noski?.

- Bai, ama, bai, badira:¿zenbat ordea? eundik bi, lau, amar? ta ¿zer diyo pittiñ orrek ainbeste emendik dijuazenen tartean? an ezkonduen ordez Pellok zerbait esan lezake;¿ez da ala, Pello?.

- Bai, Polli; nere amak, an nik eraman izan bear nitun nekeak badakizki, eta zureak ere jakingo ditula uste det.